XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JEAN MACLEOD - Ongi... zuk ere ez zara khexatuko, behintzat erraiten dutenez.

O'SHAW - Gauzarik asko erraiten dira, bainan adiskide onak ditizut.

JEAN MACLEOD - Eta batez adiskidesak!
O`SHAW - Bai... Esther Spiegeli buruz mintzo ba zara... nire sekretarisa eta adiskide bat, neskatila exzelenta da.

JEAN MACLEOD - Ez naiz asko mintzatu harekin, bainan berehala ikhusten da neskatila intelligenta dela.

O'SHAW - Asko preziatzen dut Irene zure adiskidea... bai eta Uta, Heikoren adiskidesa ere, neskatila oso alaia da... eta bere ahizpa Ula, intelligentago ta kultivatuagoa.

JEAN MACLEOD - Gure taldeko khideei buruz iritzi oso justua duzula ikhus dirot.

O'SHAW - Nehoiz ere ez dut hypolabatu nehork ere heiei buruz iritzi tzar bat eduk lezakenik.

JEAN MACLEOD - Eta zer erraiten duzu van Casteelez?

O'SHAW - Heikok horri buruz iritzi ona duela ba dakit.

- Neuk guttitan mintzo naiz harekin, bainan Lewisen adiskidea dela entzun dut.

JEAN MACLEOD - Hunela da, Lewisen adiskide onena da.

Heien arteko hizketa berehala xurphailtzen zen, eta hunela ikhus ziteken erraz zein puntutaraino Lodge-of-Jakin khide hek elkharreganik urrundu ziren.

Biok egokera nola zen ikhusiaz importantziarik gabeko gauzei buruz mintzatzen hasi ziren... astiaren ehotzekotz.

Azkenez bada O'Shawk ziotson.

Bilkura hori ongi aphailatu behar dugu nehorentzat, aierurik egon ez ledin.

Jean MacLeod etxerat heldu zenean, ba zekien egun hortan bere senharra berantago helduko zela.

Hunela O'Shawk Lewisi deitzeko kairoa eduki ukhan zuen, jakin-aratzekotz nola Dundonetiko guthuna hartzu zuen.

Ba ziotson beraz Lodge-of-Jakin khideak laister Burgira beren herrikhideen visitatzera helduko zirela.

Lewis oso poztu zen, eta nola bere adiskidantza Otsoarekin punktu gorenean ez bait zegoen, halatan Jeani askatu zion beren lagunarekin kontaktuan izaiteko, (...).