XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zaar izanagatik ongi bururaturik baldin ba`dago beti gordeko du balioa.

Unamuno`k zionez: moderno modatik dator....

Eta D. Migel gure jakintsu aundi bezin kaskaillua aipa dugun ezkero beste onoko au ere esan zuala ez da aaztutzekoa: (1) Soliloquios y Conversaciones Ed Austral Madrid.

Eta Unamuno dramagille sakon eta barrenkoiak zerbait ba-dakiala ezin uka.

Ark bururatua bait da FEDRA izenez ezagutzen dan trajeria bikañenetako bat.

Eta berdin esan diteke MEDEA Senekaren itzei jarraiturik berritu zuan Trajedidun antzerki lan ospetsuaz.

Madrid`en berriro antzeztua izan da aurten bertan (1971) eta ez du galdu ez erti arauzko baliorik, ez oraingotasunik.

Eta Unamuno da, kontentagaitz eta protesta-zale izugarria, Etxegaray`ri Nobel saria eman ziotenean, eta x intelektual askorekin asarrea agertu zuana....

Benavente teatro-maisu aunditzat dauka, àgil fino ingenioso, naiz patètico izan.

Iritzi ontakoak ditugu alaber: Antonio Matxado, Sasonne, Zuñiga, Marquerie, abar eta abar.

Ricard Salvat`ek ere aren maisutasuna aitortzen, gizarte-teatroaren aldetik akats batzuek jartzen ba-dizkio ere...; Perez de Ayala izan zan kritikotan bakarra Benavente aintzat artu nai izan ez zuana, Arniches`en alde ateratzeagatik edo....

Azkenean ordea amore eman zuan ta iritzi ematen oker ibilli zala aitortuaz.

Beraz, ao betean esan diteke Benavente`ri zuzen eta merezimendu osoz eta ain zuzen bere Teatrogintza dala ta eman ziotela Nobel saria.

Unamuno, bera Kontestatario purrukatua izan dala aaztuturik bekaiztien kontra itz gogor eta zorrotzak jalgitzen ditu.

Eta Carducci`rekin bat dator aiei ez eskubida larregirik emateko, gutxiago ez jakin gazte edo erdi-gazteoi: .

Gure D. Migel ezigaitza... ezitzaille agertzen zaigu....

Eta Carducci adiskidearekin jorraketan onela diardu: (...).