XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez leengo egilleetan eta are gutxiago oraingoetan.

Batzuek goratzen dutena besteok lurrera botatzen dizute.

Au onela dala erakusteko gaurko idazle ospetsu Ugo Betti ta Camus`engatik kritiko batek diñona irakurriko dizuet: (1) Acto primero ñumero 66 MadridJosè Corrales Egea 1965.

Betti italiarrangatik ez ba da samur mintzatzen ez du Camus idazle prantzesa biguñago artzen.

Le malentendu orain 25 urte zerbait zala uste izan ba zan, gaur onela juzgatzen du.

Teatro-aldizkari, paper eta liburuak antzeko iritziz beterik datoz.

Geiago irakurtzea aspergarri litzaizuteke ta alperrik luzatuko luke itzaldi au.

Esandakoaz aski izango da gaur egunean, Teatro eremuan iritzi argi ta zeatzak tinkatzea zein zailla dan jakin dezazuten.

Orduan galdegingo didazute, agian: Nola joka gai ontan?, nola garbi ikusi teatro-lanen balioa?.

Ez al da zuzen erabakitzeko lege, arau ta oñarri jakiñik?.

Bai noski. Ta ori da aztertzera goazena.

TEATROGINTZA Komeria bat sortzeak, dramakizun bat bururatzeak ba ditu bere lan eta nekeak.

Gaia ondo ikusi, aztertu ta aukeratzea lendabizi, joku-lagunen karakterrak berezi ta borobildu.

Gero, jokuaren abiadura, jarduna, ekintza, mogimendua bizkor eraman; mintzaira, pentsaera, elkar-izketak sakon, zorrotz, bizi ta berezkoak sartuaz; (...).