XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezin ditezke aaztu, ez naski, eta ez batetik bestera ibilli zintzilikaioaren gisa.

Leenago aurrerakoi izeneko guztiok Bertold Brecht zuten Jainko txiki.

Orain Grotowski ta antzekoen arlotekerietara joan zaizkigu.

Gaiñerako guzia txartzat jotzen dute.

Orregatik Alfonso Sastre teatro gizon ospetsuak arrazoiz Jaialdi artan bertan aitortu zuan: Teatroa, batik bat, more ludicoan egin bear dala.

Latiñezko ludus itzetik, guk euskeraz jostari edo jolas bidea deitu genezakeana.

Jostari izanagatik ideiaz eta asmoz, sakon mamitsu eta aberats izan bait diteke, Bertold Brecht`ek Klein Organon bere liburutxoan erakutsi digunez.

Gizartearen iraultza dala-ta onen mutil teatroa artzen dutenok ez dute ikus nai bide ortatik bakarrik laister potto egin dutela.

Teatrogintzat ta politikagintza ez bait dira gauza berdiñak.

Teatro basati ta ankerra deritzana ere sor diteke baiñan antzertiaren araupean.

Lotura gabeko teatrorik, era bat azkatu ta librea, independiente deritzaiena, teatro mota ori ez da iñon arkitzen Frederik Roda idazle katalandarrak, leen aitatutako Donostiako batzar artan esan zuanez.

Teatroak joera asko izan ditzake, Joerak ordea, nire uste apalez goruntzakoak eta ez beeruntzakoak, amildegira eramango dutenak, ondamendi ta zentzugabekeriara ez beintzat.

Eta orixe gertatzen geienetan Teatro berrian: moldakaitz eta itxuragabea izatea.

Ez ajolarik ematea, ez gaiari, ez ipuari ta ez deusi.

Ez da eleder, eletxar baizik, itz zantar, gordin eta zikiñez betea.

Itzak ere zertarako?....

Teatroa ez omen da literatura, iminzio, jestu, keñu, zimiko ez ezik.

Noiz ez dan oiu, arrantza, irrintzi, irain eta karraxi, Roy Hart Theatre Livingn eta antzeko taldeak eskeñi nai digutena.

Orain gutxi Bartzelonako Romea Antzokian lnsults al publik (1) Handek alemanarena: Publikumbeschinpung antzezkizunak izugarrizko ardalla ta iskamilla sortu zuan.

Norbaitek esango dit oso atzerakoi naizela, gibelean gelditurik nagola, buruz gogor eta legor; (...).