XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Zergatik idazten dituzu gezurrak Eternitateari buruz?.
- Zergatik izan behar dute gezurrak? -kexatu zen Lizenhuz.
- Besteek bezain besteko eskubidea dut nolakoa den imajinatzeko.
- Baina zeuk erantzunkizun bat duzu, eta ez duzu betetzen.
- Dana irudimenezkoa dela esan gabe idazten duzu, eta jendeari saltzen diozu egia izango balitz bezala.
- Jendeak...- hasi zen Lizenhuz esaten.
- Ez gara jendea epaitzen ari, zu baizik.
- Ez zaizkigu zure erreportaiak gustatzen.
- Gezurrezkoak dira.
- Eta nor zara zu horrela hitzegiteko?.
Gizonaren erantzunak aho zabalik utzi zuen.
- Eternitateko mezulari bat naiz.
Lizenhuzek sinestezinik aztertu zuen.
Maltzurki jokatu zuen, irribarrez, segurtasun haundiz.
- Ez dizut sinesten
Eta baldin bazara, ikus dezagun: frogaidazu.
- Entzun, Lizenhuz - ahozkatu zuen bisitariak serioski -: Eternitatea Sorburua da, Infinitua, kosmosa....
- Inork ikuitu ezin eta behar ez dituen, eta are gehiago, erabil ez ditzakeen baloreak.
- Eternitatea nire interesak bete ahal izateko balio zaidan irudipen bat da -azaldu zuen Lizenhuzek suturik.
- Eta zu bertatik zatozela... ez delakoa, egia balitz, ez zenuke nik idazten jarraitzea galeraziko.
- Zer besterik asma dezakezu dagoeneko?- harritu zen gizona.