XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Yoan zan, ba, aurrera Mari-Pepa bizkorra eta aspaldian bere zai eukan eta yateko gogo ederragaz Kalistro.

Ikusi orduko, ba, esan eutsan onek: ¿Non egon zara orain arte, Maipatxo? Emoidazu zeozer yateko dakazunetik.

Ta Maipak ogi gogorra eskeñi eutsan.

¿Guriña ta gaztayak non dozuz ba? - itanduten dautso Kalistrok.

Ai, Kalistrotxo, erantzun eutsan Maipak; guriñagaz burtxirrinkeak lur koitaueri egingo zauri ta zuloak ugurdi dodaz ta gaztayak errekara uger edo yoan dira ta laster etorriko dira; batak iges egin daust eta besteak atzetik bidali dodaz ekarri dayen.

Yardetsi eutsan Kalistrok: Maipatxo, etzenduan olangorik egin bear; ¡guriñez bidea igurdi ta gaztayak bilinbolaka menditik bera yaurti! ¡Onangorik!.

Bai, Kalistrotxo, alantxe izan bide da; baña lendik esan bear zeunstan.

Yan eben, ba, biak ogi gogorra ta esan eutsan Kalistrok: Maipatxo, ¿ta etxea ondo itxi ete-dozu urten dozunean?.

Ez ba, Kalistrotxo; ori be lenago esan bear zeunstan.

- Yoan arin baño ariñago atzera etxera eta itxi ondo ateak, emetik aurrera yoan baño lenago; ekarri gero zeozer yateko be ementxe egongo nayatzu begira-ta.

Yoan zan, ba, atzera Mari-Pepa eta bidean iñoan bere kolkorako: Kalistrok zeozer geyago gure yon yateko; guriña ta gaztayak, barriz, etxautsen ainbeste be begia beteten; orregaitik zorro bete urr eta upeltxo bete ozpin ekarriko yautsanat edateko.

Gero itxi eban giltzez ta agez goiko atea, baña bekoa atera ta bizkarrean artu eban; ateak toki seguruan imiñiezkero etxea bera be ondo zainduta egoala uste eban-eta.