XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kendu eban, ba, gizonak ginbala ta morroskotxoa bide-basterrean yarri eban.

Orduan Orkolotxo mokil artean sarturik, ara ta ona apur baten ibili zan eta bapatera antxe aurkitu eban saguzulo baten ostendu zan.

Ta - Gau on, Yaunak ots egin eutsen barreka yoan zeintekeze.

¡Arrayo pola! Yoan yakozan zalaparta baten eta makilak sagu-zuloan sartu ebezan; alperrik, baña, Orkolotxo geroago ta barrurago ostonduten yaken.

Atzenean guztiz ilundu zanean, asarratuta ta sakelak utsik yoan bear izan eben etxera.

Gizonak urrindu zireala igarri ebanean; urten zan Orkolotxo bere lurpeko egurastokitik.

¡Errekonde! emen soloko mokil artean gau-ilunduta ibilteak arrisku andia yakak, samea nai bernea ausi leitekek.

Zorionez suge-abi antzeko baten yausi zan.

Yaungoikoari eskerrak esan eban ementxe emon ñeinkek gaba; ta bertan etxun zan.

Andik gerotxoago, loak artuxe, bere ondotik yoyazan gizon biren berbaroak iratzari eben; erriko abade aberatsari urre-zidarrak ostuteko zein bidera yoko ete-eben autuka etozan.

Neuk lagunduko zaituet - ots egin eutsen Orkolotxok.

- ¿Zer dok au? esan eban lapur batak; norbaiten berbea entzun yoadala deritxat.

Geldi zirean, ba, entzuten eta Orkolotxok esan eutsen: Artu naizue zeuokaz ta neuk lagunduko zaituet.

- ¿Non ago ba?.

- Bila naizue lurrean eta begira abotsa nondik doakizuen - erantzun eutsen.

Idoro eben atzenean lapurrak eta yaso eben gora ta esan eutsen: Ik kaskar orrek, ¿zelan lagunduko gaituk ba?.

Begira yardetsi eutsen Orkolotxok ni burdin-saretik zear abadearen dirutokiraño sartuko naz ta nai dozuena aterako dautsuet.