XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Andik lastertxo norbaitek taun-taun atea yo ta zirautsen: zabaldu, ene kutunok; zeuon ama nozue ta guztioi dakatsuet zeozer.

Aumetxoak, baña, bere abots garratzean etzala ama ezagutu eben.

Eztautsugu zabalduko - erantzun eutsen aumeak, zu etzara ama; ak abots bigun, maitagarria dau.

Zurea barriz garratza da; zu otsoa zara.

Orduan otsoa saleroskari (dendari) bategana yoan zan, erosi eutsazan amabi bat arrautza, iruntsi ebazan eta abotsa bigun eta zoli yarri yakon.

Gero etorri zan barriro aumeakana; taun-taun yo atea ta dein egin eutsen: zabaldu, ene kutunok; amatxo nozue ta emen dakatsuet guztioi zeozer.

Bitartean baña otsoak bere oin baltzak leyoan yarri ebazan, eta aumetxoak, au ikusirik, esan eutsen: Ez, eztautsugu zabalduko; amak eztaukaz oin baltzak; zu otsoa zara.

Yoan zan orduan otsoa okin (ogigin) batenera ta esan eutsan: Min artu dot oñetan eta orez igurdi egistazuz.

Eta okiñak igurdi eutsazanean, yoan zan errotara ta esan eutsan errotariari: Zabal egistazu galurun zuria oñon ganera.

Otsoak norbaiteri iruzur egin gure yautsek ba, susmau eban errotariak eta ezeutsan urunik zabaldu gure.

Baña otsoak esan eutsan: Eskatu dautsudana egin ezpadagidazu, yan egingo zaitut.

Bildurtu zan errotaria ta zuritu eutsazan oñak.

Bai, onangoxeak izaten dira gizonak; ezeren bildur izan orduko, edozer egiteko makur.

Yoan yaken, ba, otsoa irugarrenez aumeai atera: taun-taun yo ta ots egin eutsen: Zabaldu, ene kutunok; amatxo nozue ta basotik bakotxari zeozer dakartsat.

Erantzun eutsen aumetxoak: Erakuskuzuz bein zeure oñok, ama maitea ete-zarean dakuskun.