XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itzaurrea:
Liburu hau PLASTIKA TA ESKU-LANETARAKO egin dugu.

Bi atal ditu: Lenengo atala, geienbat, marrazki arloa da, ta zatika-zatika ikasleak gai ta marragintzako teknika batzuk ezagutu ta erabilliko ditu.

Bigarren atalean, ordea, ESKU-LAN arloa geiago ikutzen dugu.

Au, plastika lanetan ikasleak bere esku ona agertzeko ikasbide egoki bat da.

Teknika berri maillak apurka-apurka gainditzeko, ikasleak berak, zuzenka ta zearka, lanean parte artu bearra izango du.

Orrela aurrean ikusten dituan irudiak bi edo neurritan egiten eta irudiaren edertasuna lortzen ere ikasiko du.

Gure ikasbide onen elburua auxe da: jokabide ta teknika berriekin ikasleagan erti aalmena aztea.

Ortarako PLASTIKA ta ESKU-LAN arloak egokiak dira.

Irakasle askok esan digutena gogoan arturik, liburu au bi ataletan aurkezteko erabakia artu dugu.

Baiña irakaslea, ikaslearen zuzendari ta laguntzalle danez, bere esku dago azken batean, marrazki ta esku-lan arloak txandaka irakastea.

Gure jokabide guztietan Eziketa ta Jakintza Ministerioaren egitarau ta aolkuak izan ditugu.

Ikasleak askatasunez edo berak nai dituan gaiak erabiltzeko, leen maillako NERE, NI ta NERE INGURUA gaietatik artu ditugu, Ministerioaren ikasbide-arauak agintzen duten bezala.

Onela ikaslea, ondorengo urteetan taldeka egingo dituan lanetarako gertutua gelditzen da.

O.E.O. ko mailla ontarako daduzkan legeak eta umeen laguntzarako irakasleak dituan asmo ta itxaropenen erara jartzen saiatu gera.

Lau au obetu aal izateko izango dituzuten iritzi guztiak pozik artuko genituzke, irakasbide ta ikasbide obeago bat eskeñi aal izateko.