XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LOREAK EGITEN IKASTEN DUT.

Paper bat biribildu ta burdinari batekin inguratu ezazu irudian ikusten duzun bezala.

Ondoren, lore orriak beetik gora sartuko dituzu.

Gero burdinaria ingurubilka tolestatzen da, ta onela lotuta gelditzen dira.

Urrengo orrialdean, beste lora eredu batzuk ikusiko dituzu, baiña danak daude egiten asiak emen ikusten duzun bezala.

Burdinari bat, paper tira estu bat eta ertzeko 8 edo 10 Zm-dun laukiak bear dituzu.

Margoetako onena sedazko edo txarolezko papera duzu.

Lore orriak 8 edo 10 Zm-dun laukiak tolestatuta lortzen dira: lenengo diagonaletik; gero A ta B irudiak adierazten duten erara.