XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JAIETAKO KALE APAINGARRIAK.

Margo ezberdiñeko paper tira batzuk moztu bear dituzu.

Txarolezko, naiz zelofanezkoa izan, berdin-berdin dio.

Tira baten alde biak erantsi izkiotzu, lenengo kate mailla egiteko.

Margo ezberdiñez egiten badituzu kate maillak, katea askozaz politagoa irtengo zaizu.

Gero lenengo kate mailla erditik beste tira bat igaroko dugu ta alde biak erantsiko ditugu, ta onela errenkadan.

Langaia
Margoetako txarol edo zelofan papera
Goraizak
Eraskia
Arkatza ta zuzenkia
.