XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AREATZAKO KARRETILLA.

Kutxari margodun paper azala jartzen ba'diozu, politago geldituko zaizu.

Irudietara begiratzen ba'duzu, oso errez egiten dala ikusiko duzu.

Poxpollo kutxa bat bear duzu.

Kutxa oni paperezko edo kartoizko bi beso erantsi izkiotzu.

Zerbait zaillagoak dira gurpillak.

Bi kortxo txirrinbol dira.

Biribilkatzeko, kutxaren bi aldetan erantsitako bi kartoi zatiri lotzen dira.

Gurpillen ardatza burdinari bat da; batetik bestera zulatzen ditu onek.

Burdinariaren ertzak tolestatu egingo dituzu, gurpillak irten daitezen.

Langaia
Poxpollo kutxa bat
Kartoia
Bi kortxo txirrinbol
Margodun papera
Goraizak
Eraskia
.