XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ortaz gaiñera, Etnolojiako Laboratorioak urtero
Nere adixkide D. Tomas Ataurik
D. Jose Migel zan Laboratorio onen sortzaille, zuzendari, arduradun, oker-zuzentzaille... dana; beretzat zegoen: baiño, bazan oraindik beste eginkizun bat, oiñarrizkogoa: au da, ainbeste laguntzailleei, dato-biltzailleei eragitea: gero berak sailkatu ta zuzentzen zituen.
Eta bearko erantzun, bazter guzietan ugari zabaltzen zituen, galdekizun aiei; ain setatsu ta ain eredu ona zan bera.
Langintza ontan garbi ikusten zan bere azkartasuna, uler-sena, gaiak biltzen zuzentasuna.
Zalantzarik gabe, Orri ta Anuario auek dira eusko-etnia ezagutzeko artxiborik osoena.
Norbaitek eusko-prehistoria ta etnografia ezezik, eusko-toponimia ta historia sakonki ezagutu nai baditu, D. Jose Migelek, kostata, egindako bildumara jo bearko du.
Nere osabak elburu auxe izendatu zion Etnolojiako Laboratorioari Inazio Zumaldek zionez: gure oizko bizitzaren eredu izango diran gaiak bildu.
Eta euskotarren oizko bizitzabilduma ori egiteko, arkeolojiak asko lagundu zion nere osabari.
1917 urtea arte iñork ez zekien Euskalerrian kultura megalitikorik bai zanik ere.
Egia, 1911 arte baziran emezortzi tregu-arri ezagunak, 1831`an Egiluz-koatik asita, kultura megalitiko baten testigu ixillak izan zitezken.
Baiño Aranzadik asi zuen 1913 urtean
Gaur askoz geiago dira.
Ortaz gaiñera, miatutako leizeak gogoratu bear dira: 1962 urteko zerrendan 687 baiño geiago: ortik neurtu eusko-prehistorian iru gizon aundi oiek egin duten lana.
Izerdi askokin egindako arkimen oiek diralata, gaur esan diteke, gure lurrean, kuaternario-aroa ezkero, bizi dala erri bat.
Inazio M. Barriolak erri zaar aren ezaugarri berezienak onela adierazten ditu: Gure erria eiztaria zan eta leizetan bizitzen zan: ori esan nai digute, leizetan arkitu diran arri urdin eta kuarzitazko aizkora, aiztaga