XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Basandere-k andre basatia edo basoko andrea esan nahi du.

Ipuietan, batzuetan, basajaunen andre bezela azaltzen den irelu bat da.

Ezpeleta aldean esaten da, Mondarrain-go gailurrean, aspaldiko siniste baten arabera, dagoen leize baten sarreran agertzen zela Basandere.

Han urrezko orrazez orrazten zuen bere ilea.

Itxasu-ko artzai batek orrazea arrapatu eta iesi joan zen laixterka batean; Basandere atzetik; baiño ia eldu zionean, eguzkiaren lehenengo izpiak irixten ziran une berean, ikutu zuen artzaiak arkaitz bat.

Orduan Basandereak artzaiari: eskerrak emaizkiok eguzkiari.

Eta bere Mondarrain-go kobara joan zen.

Mendibe-tik Irati mendira dijoan bidean bada Salbatoreren ermita bat; inguruko herrietatik jende asko igotzen da hara, erromes, batezere Korpus Kristi egunez.

Ermita horri buruz badira ipui batzuk; ipui horietan aipatzen diran gai batzuk Euskalerriko beste historio batzuetan berriz ere azaltzen dira.

Historio horietako batek Salbatore-n arkitzen den argimutil zaar bat aipatzen du.

Galharbeko-potxa-ko koban bizi zen Basandereak Irati-tik urbil dago leku hori zeukan, dirudienez, Basajaun-ek arrapatutako argi-mutil hori.

Lohiberria (Mendibe) baserriko seme batek, bazter haietatik bere beiekin pasatzean, bere jabeak garbitu berria zuen argi-mutila ikusi zuen eguzkitara, Basanderea bere ilea urrezko orrazez orrazten ari zen bitartean.

Artzai gazteak bein eta berriz argi-mutila eskatu zion Basandereari.

Eta honek azkenik eman zion.

Artzaiak Salbatore-ren ermitara zeramakian argi-mutila.

Hori ikustean, Basandere-k oiuka eraso zion eta atzetik zijoakion.

Mendi gailurrean zegoen Basajaunek ikusi zuen zer gertatzen zen, eta bera ere gaztearen atzetik abiatu zen.

Gazteak ordurako Salbatore-tik urbil hots aundiz hala zion: Jondoni Salbatore, zuretzat nuen, othoi urrikal zakizkit!

Bereala entzun zen Salbatore-ko kanpai-hotsa eta Basandere eta Basajaun bertan gelditu ziran.

Honek hala esan zuen oiu aundiz: kanpai madarikatu horrek lagundu dik; baino baraurik; arrapatzen auten egunean, ik ordainduko didak.

Handik egun batzuetara, Lohibarria-ko artzai gaztea mendira zijoan baraurik, eguna garijotzen igaro ondoren.

Basajaun bidera atera zaio.

Artzaiari haren meatxua datorkio burura.

Eskua burura eraman eta ile artean gari ale batzuk arkitzen ditu, aoan sartu eta era horretan austen du baraua.

Jesus batean ezkutatu zen Basajaun.

Argi-mutilak Salbatore-ko ermitan jarraitzen du oraindik.

Handik gertuko Mendibetarrek beren herrira eraman nahi izan dute; baino sekulan ez dute lortu Haritz-kurutxeta-ko muinotik aruntzago eramatea.