XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ABEREAK- Ogi bihiaren edo metaren gaineko xoria
- Xori papo gorriak (txantxangorriak) baino buru gehiago ez dik horrek
- Papogorria baino gehiago gelditzen ez dena
- Kanpoan uso, etxean otso
- Huntzak biligarroari:
- Ahateari karrankaz erakutsi nahi
- Orhiko xoriak Orhin laketzen
- Oilo ibilkari axerien janari
- Oiloa kalerik kale arroltzeak debalde edozein xoriri
- Edozoin xoriri eder bere kafia
- Okiloa hasten bada kantuz, euri haizea laster hasiko hixtuz
- Nun nahi antzara bere mokoaz alha
- Kafia egin deneko, xoria hil
- Edozoin xoriri eder bere kafia
- Huntzari bere umeak eder
- Zozoa, erre ta gozoa, egosita mina, zozo ipur-zikina
- Urxo xuria airean, ederrago mahainean
- Lertsoinak (lertxunak) lerro lerro doatza.
- Erlea bahintz kofoina bahuke
- Izokinaren hartzeko, har lehenik xipa
- Mihi gabeko joarea erdoilak jan
- Sugeak hil eta sugekumeak bizi
- Xinaurria ez ttirritarentzat ari lanean
- Muturrez maite, errapez gaitzets
- Zamarrari (karamarra,
- Erle ebatsiak ez eztirik ez umerik egiten
- Ai zer parea, karakola ta barea