XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bixentikok baratxuri moduko buru xelebre hura jaso zuen itxaropentsu.
- Eskerrik asko, ama....
Berehala jaitsi behar izan zuen berriro, ordea, bere baratxuri itxurako burua amak abiada bizian erretolika biziagoari ekin zionean: -... baina nirekin etorri beharko duzu, Bixentiko, bestela Siresako nahiz hemengo fakturak ordaindu beharko ditugu eta.
- Ni faltatzen naizen bakoitzean, hor deitzen diozu zure adiskide poeta kaxkarrari eta gau guztia pasatzen duzue tontolaba edo bixigu bezalako hitz zailen errimak aurkitzen
- Ez nago lerdekeria horietan jorratzen duzuen argia ordaintzeko prest.
- Gainera, hasiak zaudete sake ederrak jotzen Malagako ardo goxoz betetako nire barrika kuttunari ere.
Eta berriro hika hitzegitera pasa zen Madame Kontxexi, gero eta tonu energikoagoan: - Egin zak, motel, nahi duan negar guztia, alferrik ibiliko haiz eta nirekin....
Bazirudien Madame oroitzapen gazi-gozotara makurtu zela hizketan jarraitu aurretik.
Eta oroitzapen gazi-gozo haien ondorioz: - Aita zena bezain xinplea irten haiz heu ere, txolin petrala!.