XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Badakit. Batzuetan entzuten zaituztet patiotik hizketan. Zu eta ile punkiko neska.
- Paula, nire lehengusina da.
- Oso ondo pasatzen duzuela dirudi....
- Zergatik? Aspertu egiten al zara? - Ez, baina... ez dakit.
- Badira une batzuk bakarrik sentitzen naizenekoak. Hala uste dut.
- Antigualera egiten al duzu kafea?.
- Bai, eltzeko kafea - erantzun zuen mutilak kafea iragaziz.
Jaime neskaren aurrean eseri zen lurrean. Sarah siloian zegoen, mataza bat eginda.
- Zeri begira zaude?- printzesa... dirudizu.
- Printzesa? - Printzesa... afganiarra.
Barre egin zuen Sarah-k.
- Afganistanen egon al zara, ba? - Ba, bai.
- Mendian ibiltzen nintzen garaian.
- Eta emakumeek... janzten zituzten... gauza asko bata bestearen gainean... pitxiak eta belarritakoak eta painueloak buruan. Zuk bezala.