XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Urkamendia, ezinbesteko patu tragikoaren amaia: irakurleak nekez aurkituko du horrelako etsipenik literatura protestantean.
Ajearen ajetik, aje-umeakParrandaren ondorengo ajean berriro zurrut egin izanaren ajeari deitzen dio Toribio Etxeberriak Ajea osatzeko berriz edan ezkero, ajearen ajea, esaten duten lez, ajerik txarrena
.
Baina zurrutaren kontuetan adituak direnak ez datoz batere bat iritzi horrekin, ajea ajearekin sendatzen dela baiesten dute eta.
Hala esan omen zuen Zaldibiko zurrutero fin batek bezperan sekulako ardo-jana egin, eta ajearen ajea sendatuko zion zahatoari saka egin aurretik:
- Eskerrak bart asko edan nuen! Nork burutu, bestela, gaurko egarri hau?
Aje berriarekin aje zahar asko sendatutakoa izango genuen kopla zaharreko Joakina Maria ere:
Joakina Maria,
neskato planta garbia:
hortzez iduri ximinoa,
gorputzez ere ñañoa,
hik edaten dun ardoa
Jon Goikoetxeak
- Hauek dira gure aje-umeak, ingelesek dioten
Zaldibiko zurruteroaren eta Joakina Maria gorputz-ñañoaren artean sorturikoak, alegia:
Erranen dinat, erranen,
enaun isilik egonen:
dupela pean sortzen den haurra
ez dela aguador jinen,
zeren aitak eta amak ere