XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikus dezagun Euskalerriko
pelotarien kondaira,
majiñatxo bat erritatikan
onak atereak baira;
baiñan onenak nundarrak ziran
jartzen bagera begira,
dudikan gabe sonatuenak
Azkoiti'tik erten dira,
gaur e txapelik etzan izango
onak egon ezpalira.

Landare ederrik sortua zera
zu, Azkoiti`ko erriya,
oain urte batzuk bazendun beintzat
pelotan arrigarriya,
arek zituen anka azkarrak,
besoak eta begiya;
arbola zarrak bere zaiñetik
bota du kimu berriya,
Guipuzkoa'i goien eusteko
izan da zuen premiya.

Danak diote dudikan gabe
Atano irugarrena
izandu dala pelotaritan
ezautu danik onena;
da Gipuzkoa'n txapeldunetan
au zan bere ondorena:
Gallastegi ta gero Soroa
bat bestearen urrena,
eta azkena izandakoa
Arriaran bigarrena.