XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mendi basarria du
guriak auzuan,
nonbait bidean gora
araño jo zuan;
ango mutillak artu
nai arren besuan,
txakurrak bere ondoan
babestutzen zuan.

Mutikua juaten
bazan jolasera,
txakurra beti lagun
zijuan klasera;
iñoiz etortzen bazan
lenago etxera,
berriz juan izan zan
ura ekartzera.

Mutikuak e zion
maitasun sakona,
aundigua txakurrak
berari ziona;
umea goizean lo
egiten zan ona,
txakurra amaika aldiz
jaiki-zai egona.