XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Maitasuna da gauzik onena
dauzkagun doai danetan,
ori berdindu lezakeanik
ez dago mundu onetan.

Auxen erabil bear genduke
eguneroko lanetan:
Zenbat alditan egoten geran
naigabez edo penetan,
elkar maitatzen ez degulako
egitaz edo benetan.

Gaurko munduan maitasun gaia
orrenbeste aitatzea,
esan liteke gauz ori dala
amets goxoen antzea:
Esnatutzean amets-loreak
ezin da gero artzea.

Maitasun-lore bikaiña ere
gertatzen zaigu galtzea,
ez baida berdin ametsetan da
egitetan maitatzea.