XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alderdi asko ditu berekin
pagadik dauzkan basuak,
erauntsi eta otzean babes,
beroan itzal gozuak;
udazkenean, danak batean,
perretxiku ta usuak,
ondoa berriz garbi-garbia,
an indarrik ez du suak,
pagoa sartzen saia bear du
gaur Euskalerri osuak.

Euskalerriko mendi-gaiñetan
eta mendi-magalean,
pagoz jantzitzen saia gaitezen
danok luze-zabalean,
maitasun ori sortu dezagun
baserri eta kalean;
eguzki beroz joaten bagera
jota erdi makalean,
orduan pozik zein ezta jartzen
pagoaren itzalean?.

Garai bateko euskal basoak
bai zirala bereziak,
baiña oraingo piñudi beltzak
zatar eta itxusiak.

Bazter guztiak artuak dauzka,
zikiñak eta sasiak,
lenago ezkurrez mantentzen ziran
piztiak berriz gosiak,
ori emendik kentzen ezpada
galduko gera guziak.