XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Naiz zarra ta naiz gaztia,
bata bezela bestia,
euskeran alde bearrezko da
lanean astia;
betiko galtzen uztia
edo bizirik eustia,
gure eskuan dagoan gauza
da ori guztia.

Telebixta, Irratira,
ta berdin egunkarira,
burutapen bat etorritzen zait
jartzean begira;
euskerak indar berrira
emango lukean jira,
gauza guztiak gure izkuntzan
jarriko balira.

Azkenik nai det otsegin,
ta bakoitzari dei egin,
saiatu edo zabar jokatu
ezpaitegu berdin:
naiz sei izkuntza itzegin
euskeran mintza Euskadin,
gure lurrean lendabiziko
bera izan dedin.