XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Autoak muino bat igo zuen, hura inguratu eta bestaldetik jaitsi zen gero.
Behera iristean aurrekaldera okertu eta txoferrari besoan ukitu zion Gorkanek.
- Mesedez, une batez geldituko al zinateke? Norbait hartu behar dugu hemen.
Julenek eta Anek harriturik begiratu zioten Gorkaneri.
Txoferrak ere, harriturik, gelditu zuen autoa poliki-poliki.
Gorkanek atea ireki eta txistu handi bat jo zuen.
Bide ondotik tximista bezain laster zerbaitek irten zuen eta autora salto egin zuen.
- Ongi da - esan zuen txoferrak zalantzaz -.
- Neskato, ez dakit zakurra eramaten uzten dizuten.
- Zure aitak ez zidan honetaz ezer esan.
- Ongi da - erantzun zuen Gorkanek pozaren pozez piperra baino gorriago -. Oso ongi. Ez zaitez kezkatu. Abia zintezke.
- Tximu bat haiz!- oihukatu zuen Julenek Gorkanerekin erdi haserreturik eta Tim beraiekin edukitzeaz erdi alai -.
- Ez al dakin Lenoir jaunak etxera bidaliko duela?.
- Bai? Ba ni ere berarekin itzuli beharko naitik - erantzun zion Gorkanek desafio modura -.
- Dena den, Tim gure artean diagu eta denok batera gaudek, hau duk garrantzizkoena.
- Bai, hau zoragarria dun - komentatu zuen Anek, haseran Gorkaneri eta gero Timi bultzada bat emanez -.
- Niri ere ez zitzaidanan gustatu Tim gabe joatea.
-