XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
POSTERRAK EGITEN
Marraztea gustoko izango duzue, nola ez!
Komikiak irakurtzea ere bai, dudarik gabe!
- Hona hemen komikietako pertsonaiarik gustokoenen posterrak egiteko modu bat, nahi bezalako tamainan marraztuz.
1 Aukeratutako marrazkiaren gainean zentimetro bateko laukitxoak egiten dira arkatza eta erregela erabiliz, ereduan bezala.
2 Laukitxo kopuru bera duen orri koadrikulatu bat prestatzen da, baina laukitxo bakoitzari nahi zaion neurria emanez.
3 Laukitxo bakoitzean ereduko laukitxoetan agertzen den marrazki-zatia marrazten da, baina neurri handiagoan.
4 Marrazki-zati guztiak bukatu ondoren eta margotu aurretik, arkatzez egindako laukitxoak ezabatzen dira kontu handiz.
- Kopia ezazu hurrengo orrialdean ereduko marrazkia, baina neurri handiagoan.
Zure posterrak egiteko pertsonaia bila irakurtzen dituzun komikiak LIBURUMUSIKAFILMATEGIAN jaso ditzakezu.