XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
34. [33.] salmoaFededunak, Jainkoaganako esker onez beterik, bere bizikizunaren berri ematen die bere lagunei.
Poza eta barne gozotasuna nabari dira salmo honetan: Jainko Salbatzailea sinestu eta Harengan uste osoa jarrita bizitzeak ematen duen bihotzeko bakea.
Gizon eginik, Jesusengan guregana urreratu den Jaungoikoa da hemen bedeinkatzen duguna, gizaki guztiak bedeinkapen kantu horretara deituz.
Abendualdian Eliza osoarekin batean esateko otoitz bikaina.
nire ahoan beti Haren gorespena.
Gailendu bekit bihotza Jaunarekin,
ospa dezagun batean Haren izena.
Jaunaren bila nenbilen eta entzun ninduen,