XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Pertsiana malapartatu hauekin argi guztia barrura sartzen duk -xuxurlatu zuen Emilek, ohearen kanpoaldeko ertzean soina luzatuz.
Izara zimurtsuen artean aztoraturik mugitzen zen, ezeroso.
Bere ondoan, Congo lasai eta erregularki hartzen zuen arnasa.
Eta etzanda geratu zen, sabaiko orban lizunezkoei begira, eta tren jasoaren orroak gelan burrunba egiten zuen bakoitzean ikaratu egiten zen.
Bira egiten zuenetan, ohearen kozkor batek kirrinka egiten zuen eta orduan gogora etortzen zitzaion Marcoren ahots zakar eta txistukaria:
- Barkatu, Mr. Olafson, une bat besterik ez da izango
Haiek elkarren ondoan geratu ziren gela hutsean.
Leihotik Hudson ibai arbel-kolorekoari begira zeuden, baita gerraontzi ainguratu batzuei eta ibaian gora bira egiten ari zen goleta bati ere.
Bat-batean emakumea, begiak distiratsu, bere gizonarenganantz jiratu zen:
- O Billy, pentsatu horretaz unetxo batez.
Gizonak sorbaldetatik helduta berarenganantz erakarri zuen emaztea apurka-apurka.
- Ia-ia honaino iristen da itsasoaren usaina.
- Billy, hona bizitzera etorriko garela pentsatzea ere... Riverside Drive-ra.
- Egun bat ezarri behar dut bisitak hartzeko.