XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
I. KAPITULUA ISPILUAREN ETXEA.Gauza bat egia zen: katutxo
Izan ere, katutxo zuriari aurpegia garbitzen ihardun bait zuen kateme zaharrak azken ordu laurdenean (eta onartu egin behar da nahikoa ondo pairatu zuela); beraz, argi dago
Dinah-k bere umeei aurpegia garbitzeko zuen era hauxe zen: lehenbizi gaixoari belarritik heltzen zion atzapar batez, eta gero beste atzaparraz aurpegi osoa igurzten zion ilez kontrara, sudurretik hasita; eta orduantxe, diodanez, buru belarri ari zen lanean katutxo zuriarekin, urruma egiten saiatuz lasai zetzana, ezpairik gabe guzti hura bere onerako zela sentituz.
Baina katutxo beltzarena zegoeneko amaitua zuen arratsalde hasierarako, eta horrela, Alice besaulki handiaren alde batean kukubilkatuta zegoen bitartean, erdi berekiko hizketan, erdi lotan, katutxoak pilota jolas eder bat egina zuen Alice harilkatu ahaleginetan ibilia zen artile mataza batekin, eta berriro erabat desegin zuen arte alde batetik bestera bueltaka ibili zen; eta hantxe zegoen artilea, tximiniako tapizean barreiaturik, dena korapilo eta mordoilo, katutxoa erdian bere buztanaren atzetik korrika.
- O, gaizto baino gaiztotxoagoa!
Benetan, Dinah-k portaera hobeak erakutsi beharko lizkioke! Bai, Dinah, badakizu egin beharko zenukeela!@- gaineratu zuen, kateme zaharrari gaitzezpenez begiratuz, eta ahalik eta ahots haserreenez mintzatuz.