XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Guk lagundu egin behar zaitugu, badakizu - suspiriatu zuen Erregina Zuriak Alice, manaerrez baina ikaratu samar, hori egiteko altxatu zen bitartean.
- Eskerrik asko
- Inolaz ere ez - esan zuen Erregina Gorriak erabakikor; beraz, Alicek laguntza onartu behar izan zuen gogo onez.
(
(
Izan ere, nahikoa zaila izan zitzaion bere tokian irautea mintzaldia botatzen ari zen bitartean: hainbeste bultzatzen zuten bi Erreginek, alde banatatik, ia-ia igo bait zuten airean: - Eskerrak itzultzeko altxatzen naiz... - hasi zen Alice; eta benetan altxatzen zen hitz egiten ari zela, hazbete batzu; baina mahaiaren ertzari eutsi zion eta berriro lurrera jaistea lortu zuen.
- Kontuz ibili!
Eta orduan (Alicek geroago deskribatuko zuenez) era guztietako gauzak gertatu ziren une batean.
Kandelak hazi egin ziren sabairaino, muturrean suziriak zituzten ihiak ziruditela.
Botilei zegokienez, bina plater hartu zituzten, eta hegoak bailira erabili zituzten, eta horrela, ointzat sardeskak zituztela, hegaka egin zuten alde guztietara:
Une hartan barre erlats bat entzun zuen bere ondoan, eta bueltatu egin zen Erregina Gorriari zer gertatzen zitzaion ikusteko; baina, Erreginaren ordez, arkume hanka zegoen aulkian eserita.
- Hemen nago!- oihu egin zuen ahots batek zopa pertzatik, eta Alice berriro bueltatu zen, justu Erreginaren aurpegi zabal eta onbera irribarrez ikusteko pertzaren ertzean, zoparen barruan desagertu baino lehen.