XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Idatzi baino lehen...KONTUAN HARTU SOLASKIDEAK, MEDIA ETA KOMUNIKAZIO-EGOERA
Irakurleengan eraginik lortuko bada, idazleak kontuan hartu behar ditu irakurle horren ezaugarriak.
Administrazioan, behin baino gehiagotan, barrukoentzat idatzi izan dugu; gogoan izan gabe paperaren bestaldean irakurlea dugula, herritarra, alegia.
Ezin dugu jo idatzia lehenengoz ikusiko duen irakurleak guk adina dakienik, are gehiago administrazioz kanpokoa bada.
Horretaz jabetuta, administrazioan aldatu egin behar dugu gure jokabidea.
Zenbat daki irakurleak gaiari buruz?
Zer interesatzen zaio benetan?
Ezagutzen al ditu administrazioaren nondik-norakoak?
Hori dena begiratu behar dugu administraziotik idazkiak kaleratu baino lehen.
Zein harreman dute irakurleak eta idazleak?Gutxieneko formaltasuna zaindu behar da administrazio barruko zein kanpoko komunikazioetan; hala ere, garbi dago formaltasun hutsalaren adierazpide batzuk baztertu egin behar ditugula errotik.
Besteak beste:
- Tratamendu formula zaharkituak: Jaun/Andre Txit Prestua, Gorena, Argia...
- Zenbait agur-mota: ... nire begirunerik leialena eta zintzoena adierazten dizut.
Nolanahi ere, idazlea eta irakurlea ezagunak badira malgutasunez joka dezakegu eta tonu adiskidekorragoa erabili (agurrak, ahozko hizkerako esamoldeak...).
Solaskideek elkar ezagutzen ez badute, berriz, hotzagoa eta lehorragoa izango da idazkia.
Jaun/Andre hori,
Honekin batera bidaltzen dizut gure zerbitzuak argitaratu berri duen liburuaren ale bat, zure lanerako probetxuzkoa izango duzulakoan.
Beste aleren bat nahi izanez gero, deitu, mesedez, telefono honetara: 945 - 18 76 48 (Begoña Arbelaitz).