XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

I. AGERRALDIA ampsup1; Antzerki honi ere Teresak berak ez dio jarri ez aktarik ez agerraldirik. Guk orain arte egin bezala, 6 agerralditan aurkezten dugu.

Jostaleku ampsup2; Gertaldia aisia aretoan iragaiten da, aurkezpena emana den toki berean. baten hiru nobiziagai ampsup3; Jokolariek edo pertsonaiek beren izen egiazkoak dituzte, ez ordea hirugarrenak. Hau seroragai bat beharra zen, azkenean etorri ez zena. Marta Jesusena serora, Asmodeoren pertsonaia behar zena, ari izan zen haren orde. isil-isilik.

- Teresa Jesus Haurrarena da gehiena - Maria Madalena koruko nobiziagaia ampsup4; Maria Madalena serora, artzain izana zen haurtzaroan; ik, TO 10, Histoire d'une Bergère devenue Reine. - Maria Izpiritu Sainduarena serora gaia.

TERESA JESUS HAURRARENA

Zoin goxoki garen elkarrekin!

Errazu Maria Izpiritu Sainduarena, zer diozu gure Ama Buruaren bestaz?

Komenturat jin aintzin ikusi duzu holako bihotzen batasunik, holako goxotasunik?

MARIA IZPIRITU SAINDUARENA

Ez dut deus hoin gustukorik ikusi.

Karmeleko bestak, bereziak dira, egiaz familiako batasunean garelakotz, loriatzen naute.

Zoin ontsa naizen hemen, zeruari hurbil eta ene gutizia bakarra da Jesusen esposagai onartua izaitea.

MARIA MADALENA

Jainkoak hautatuak izaitea, zer zoriona!

Zuentzat ontsa zait hain zarete onak!

Baina ni, artzaintsa ttipi bat naiz, nola nigana apaldu da?

Bazekien ez dudala ez jakitaterik ez bertuterik!

TERESA JESUS HAURRARENA

Ez zara zu gu baino gutiago!

Jesus Jaunarentzat aitzitik, tipiena da handiena.

Haren amodioak nau hunkitzen:

gogoan erabiltzen ditut Ama Jenofak ampsup5; Ama Aines Jesusenak 1892an idatzi Ama Jenofaren gutun hori serora bakoitzari eman zitzaion, 1896ko ekainaren 21ean. Ama Ainesek argitaratu nahi zituen orduan Ama haren biziko gertakari miragarriak. Ikus Bestelako Idazkietan Teresari nobizia zelarik Ama Jenofak erranak. Eta zer zioen Teresak Ama Jenofaren saindutasunaz, ik. A Esk., 78ª. zoramen batean aditu hitz hauek: Jainkoaren esposa izaitea: zer faborea!.

Jesus Jauna bera da gure arimaren esposa, ez arkanjelu bat, ez bere gorteko printze bat!

Ez da hura bezala ari Satan, (Amodio gabea ampsup6; Ez da erran hau Teresa Avilakoarena hemen eta TG 201ean hala esaten bada ere baina san Frantses Salesekoarena (Traité de l'Amour de Dieu, 1.VI, c. 14). Ama Teresak deitzen zuen bezala).

Hark beretzen dituen arimak emaiten ditu bere debru batzuen esku.

Hori ikasi dut irakurri dudalarik nola Diana Vaughan ampsup7; 1896ko maiatz hatsarrean irakurri zuen pasarte hau Memoria haien 2. 3. 4. zenbakietan (1895eko abuztu, irail urrietan). 1895eko ekainaren 13an emana zen gertakaria. Teresak ez du Diana Vaughan-en aurkezte beharrik, jadaneko ezaguna baita komentuan. Jainkoari buruz itzuli den.