XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

III. AGERRALDIA

Oihalaren gibelean ampsup13; Debruak gorderik daude ate gibeletan. Asma daiteke zein gogotik harrotzen ziren han hiru nobizia gazteak. Hamabost egun berantago ageri dira beren sardeekin belarretako argazkian hartuak (VTL, 35. zk.). aditzen da tiro zenbait, kadena harrabots eta debruen oihu-garrasiak.

Agertzen dira ere debruen sarde batzuk, seroren gibeletik.

Baina nobiziek, bizkarrez oihala jarriak izanez, ez dute deus ikusten.

LUZIFER (oihuka):

Isilik!

ez naiz zuen oihu eta harrabotsen gose!

Gauza larriak behar dizkizuet erran ampsup14; Kontuz hartzekoak dira Luzifer-en solasak. Ez du irririk eta DSA 7 honetan Teresaren ordezkoetarik bat bezala da mintzo. Hamar gezurren artetik bizpalau egia handia adierazten dizkie Teresaren komentuko lagunei. Haren mendekoek Palladiar jolasak (Andere Vaughan-en erakaspenetarik) darabiltzatelarik, Luzifer-ek Bibliako solasak ditu oinarri hartzen, haien aldea irauliz, Tentamendu Mendian egin zuen bezala..

BAAL ZEBUB

Mintza Luzifer, baina laster.

Ni ez naiz hemen laket: nahiago dut lurrean jasan ifernua ampsup15; Justuen ikuspegia bihurtzen du Teresak, bere zerua lurrean iraganez, arimak salbatzeko izanen direno. (KH 17. VII)..

Hola bederen ene amorrua baliatzen dut Adonaik ampsup16; Adonai, Biblia Hebrearrean Jainkoaren izena, Asmodeo eta gero Molok, Astaroth eta beste debru izen guztiek zaharkitu kutsu arrarro bat emaiten diote pasarte honi. Baina erakusten dute ere Teresak ongi irakurriak zituela bere lekukoak, hots, Léo Taxil-en idazkiak. salbatu arimen galtzeko.

LUZIFER

Baal Zebub, zuetako samur naiz.

Zure lana gaizki darabilazu.

Mikael utzi duzu gure lagun on batzuen biltzerat.

Zertako zuhauren mendekio batzuen ondotik zoaz, ene erreinuaren finkatzea ahantzirik?

BAAL ZEBUB, trufan:

Non serviam ampsup17; Erran nahi da: Ez zaitut sinetsiko Jesu Kristoren Imitazionea-ren arabera, III, 13. Ikus Lamennais-ren Réflexions deitu liburua. Ik. TO 48, 4. zuk didazu erakatsia hitz hori!

uste duzu zuri plegatuko naizela.

Jainkoaren aitzinean ez apaldu eta?

Ez eta ez!

Hemen bakotxa nagusi da!

Hortakotz gara denak elkarri lotuak eta gure adoratzaileak beti gatazkan ari dira.

Badakizu nornahik baino hobeki, suge zaharra, zure erregetasunaren marka, kasaila dela.

Gure lokarri bakarra jendarteko herra da!

Adiskide deitzen ditugu, baina herra gorria barnean!

Zenbaitzuek, bertzeak baino abilagoek, gure saretarik ihes egiten badute ere, biltzen dituzu halere multzo pollitak!

Gutik dute segitzen Kristok dioelarik Ene ondotik ibili nahi duenak uko egin diezaioela bere buruari, eta har beza bere kurutzea!

Ah! kurutze hitz hori zoin nekez erraiten dudan!