XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MIKAEL

Tzarkeria nagusi eman badute ere gaiztoek,
bada oraino bihotz garbi asko!
Bere burua guretzat eman duenari
gorte egiteko eta Haren maitatzeko!
Jaunaren oste hautuzkoak badu indar!
Ikara zaitez Satan, deus ez dezakezu!
Joan hortik! Kristo garaile da beti!

LUZIFER

Zure birjinen osteaz ez dut axolarik!

Badut esku haien gainean ere!

Urguluaren printzea naiz!

Birjinak izanik ere xahu eta pobre, zer dute nik baino gehiago?

Ni ere Birjina naiz ampsup27; Gogorra da erasoa. Jadanik DSA 4ko 26-31. bertsoetan, birjina izatea Jaunaren emaitza bezala prezatuagatik, neurrian neurtzen du. Beste adibide askoren artetik, ik. TO 3.!

Eta gizonei zernahi ontasun emanik ere, nihaurentzat deus ez dira, kea baino gehiago!

Eta obedientzia? didazu ihardesten.

Ai, Mikael, zuk bezainbat badakit:

Ez dut ez obeditzen, baina bortxaz betetzen ditut Jainkoaren aginduak.

Birjinek ere ez ote dute obeditzen batzuetan, beren nahi propioa eta agindu lehia gordez bihotzean ampsup28; Komentuaren garai hartako egoera dukete xede, obedientziazko gogoeta zorrotz horiek. 1896ko martxoaren 21ean egin diren hauteskundeen ondorioek badiraute oraino..

Zer egiten dute beraz nik baino gehiago?

Urgulua non nahi sarrarazten badakit!

Ez banauzu sinesten, ikus [5ª] zure birjinen bertutea baino ez denentz pisuago!

(garaile begiarekin) Ikus! Ikus!

Luzifer-ek sardearen puntan agertzen du pisu bat: alde batean paper zuri batzuetan idatzirik honela: pobrezia - obedientzia - garbitasuna;

bertzean suzko hitzez idatzirik: urgulua - independentzia - nahi propioa.

Alde hau nagusi.

MIKAEL, pisua hartuz:

Ikus ezak heure erokeria,
ahantzi ahal duk, suge gaiztoa,
hi lehertu hauen Maria Birjinaren
oin garbiaren umiltasuna!

Haren bertutea bizirik zegok lurrean,
haren distirak errausten dik hire erregetza!
Haizen urgulu untzia, hoa buruz behera!
Gibel hadi, apaltasunak garaiturik!

Mikaelek pisuaren alde batean emaiten du paperño bat idatzirik: apaltasuna eta beste aldea goiti doa berehala!

DEBRUAK, etsiturik, orroaz:

Uko! uko!

Aski, aski, Mikael!

Utz nazazu! Nagusi zara!