XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GEHIGARRIA
Karmelitei Deia eratxikitzen diogu DSA 7ri. DSA 7an aroko zirriborro baten aurkian lapitzez idatzia zen. Apaltasuna Garaile-ren barnean sartu behar ote zen azken kantu bezala, nork jakin? Egileak baztertu zuen beharbada, aldaketa zerbait egin nahiz. Dena dela 1896koa da.
J.M.J.T.. Airea: Estudiantina.
Karmelitei Deia
Gure Ama Elizaren alde
laster xuti gaitezen Ahizpak,
zeruak ongiesten du
bekatoreak salbatzeko xedea.

Gure indarrak badakigu,
garaile izanen dira noizbait
zeren da beldur Ifernua?
Gure maitasunaren orozlehen.

Gure Amaren... etabar.
Azkenean
Ahizpak, otoitz egin dezagun!
edo
Ahizpak, guduka gaitezen!

Gudukaren erdiraino
dezagun denok egin laster!
Ez izan mitrailaren beldur!
Odola isur Jainkoaren!

Betiereko Aberria
dugu hautetsiz beteko;
ene Ahizpak bizi guzian
Jesusekin gara gudukatuko.

Zuek dezakezue, Hau ospea!
Zuen apaltasunari esker
garaipena eraman
betiereko!

KOPLA:

Nahi dituzue Karmelita kartsuak
bihotzak bildu, Jesus, zuen Maitearengana,
egon beraz beti apal eta tipi,
apaltasunak haserretzen baitu ifernua!

Berriz errepika ampsup29; 1897ko martxoan Teresak igorri zizkion Bellíere jaun apezgaiari beste olerki batzuekin, Mikael Arkanjeluak Satani bota dizkion hiru koplak eta Aingeruen azken kantua, honi eratxikiz bertso hau: Nola aspaldi Maria Birjina umilak
garaitu baitzuen Santan harroa
hala zure bizi laburaren apaltasunak
leherturen du sugearen burua.
.