XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BAAL ZEBUB
Ni ez naiz joanen!
Azkenik aipatu nauzu: gaitzi zait!
Eta ez ditut birjinak maite.
Bederazka ez naute izutzen, baina Jainkoari loturik hura bezain izugarriak dira
Badituzte jokamolde bereziak eta nahi ala ez emazte soil batek garaitzen zaitu ur benedikatu xorta batekin
(Ai! zenbat erretzen duen ur horrek!) edo kurutzea hartzearekin (Tresna horren aipatzeak berak lotsatzen nau suzko lantza batek zaurtzen banindu bezala).
Zer ahalgea guretzat!
Mundua hasiz geroz gizonek bildu jakitateak baino miletan gorago direlarik gure argiak!
Zoazte birjinen garaitzera!:
ikusiko duzue zer galduko duzuen!
Adonairen erreinua tipitzeko orde, emendatuko baizik ez duzue eginen, gure etsaien martirak altxatuz aldare gainetan!
Zoazte! Zoazte!
Ni segurik ez naute garaituko, ni gelditzen naiz ene adiskide
LUZIFER
Ez baduzu gure guduan parte hartzen ez duzu parterik ukanen gure garaipenean.
Ni naiz mundu hontako printzea, behar naiz denetan nagusi izan!
Kristok erran du ifernuko indarrak ez direla sekulan Elizari nagusituko
Baina jadanik ene indarrak preso dauka bere Erromako egoitzan Petriren ondokoa
Ez zait aski!
Arras nagusitu behar dut!
Hortarat helduko naiz komentu guztiak barraiatuz!
Aitzina, adiskideak!
Aufa mutilak!
ASMODEO
Nondik hasi behar dugu?
LUZIFER
Lilith
Mendeka gakizkion maiteenik duen komentuari, Karmel
Eliza guztiko hoberena daukate gure etsai