XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BAAL ZEBUB

Ni ez naiz joanen!

Azkenik aipatu nauzu: gaitzi zait!

Eta ez ditut birjinak maite.

Bederazka ez naute izutzen, baina Jainkoari loturik hura bezain izugarriak dira ampsup21; Jainkoari loturik Hura bezain beldurgarriak dira arimak deabruarentzat: Joan Gurutzekoaren errana da (Maximes, 99. zk.).

Badituzte jokamolde bereziak eta nahi ala ez emazte soil batek garaitzen zaitu ur benedikatu xorta batekin ampsup22; Debruaren aurka Elizak erabili ohi duen arma. Ik. KH 11. IX. 5..

(Ai! zenbat erretzen duen ur horrek!) edo kurutzea hartzearekin (Tresna horren aipatzeak berak lotsatzen nau suzko lantza batek zaurtzen banindu bezala).

Zer ahalgea guretzat!

Mundua hasiz geroz gizonek bildu jakitateak baino miletan gorago direlarik gure argiak!

Zoazte birjinen garaitzera!:

ikusiko duzue zer galduko duzuen!

Adonairen erreinua tipitzeko orde, emendatuko baizik ez duzue eginen, gure etsaien martirak altxatuz aldare gainetan!

Zoazte! Zoazte!

Ni segurik ez naute garaituko, ni gelditzen naiz ene adiskide Hargin beltzekin.

LUZIFER

Ez baduzu gure guduan parte hartzen ez duzu parterik ukanen gure garaipenean.

Ni naiz mundu hontako printzea, behar naiz denetan nagusi izan!

Kristok erran du ifernuko indarrak ez direla sekulan Elizari nagusituko

Baina jadanik ene indarrak preso dauka bere Erromako egoitzan Petriren ondokoa ampsup23; Petri-ren ondoko aita saindua, preso bezala zegoen Erroman, 1870eko irailaren 20an hiri horretaz Italiako erregea jabetu zenetik eta horrek iraun zuen, 1929an Pio XI.ak Latran-go hitzarmena Italiarekin sinatu arte.

Ez zait aski!

Arras nagusitu behar dut!

Hortarat helduko naiz komentu guztiak barraiatuz!

Aitzina, adiskideak!

Aufa mutilak!

ASMODEO

Nondik hasi behar dugu?

LUZIFER

Lilith ampsup24; Lilith Léo Taxil kazetariak Ama Birjinarentzat asmatu izena da., Adonairen ama dut etsairik handiena.

Mendeka gakizkion maiteenik duen komentuari, Karmel ampsup25; Ordena hautatua... Elizako lehena horiek ez dira aurkitzen Dianaren idazkietan eta Teresak bere baitarik atera dituzke, adierazteko Karmeldegia dela Satanen jomuga berezia. 1897ko apirilean ez ote du hori bera errepikatzen Guérin jaunak?: Haiek, Karmelitak ditu orozgainetik Satanek partida. Errana du bere palladikerietan, eta oraintxe irakurtzen nuen Mazoneriak erabaki duela gobernuari eskatzea kalostradun komentuak hets ditzan. (Maria Eukaristiarenari, 1897/04/04). delakoari oldartuz;

Eliza guztiko hoberena daukate gure etsai maleak ampsup26; Maleak (Mal'ak hebrearrez) deitzen ohi dira aingeruak (onak Biblian). Teresak hitz hori Dianari jesan dio eta horrela darabil. (Aingeruek).