XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
34 Julia Jason AndeliusARRATSALDE hartan, Lindroth neska-mutikoekin joan zen Selandertarren landetxera.
Ez zen sekula lehenago han izan, eta uste zuen interesgarria gertatuko zitzaiola han zehar ibiltzea eta guztia ikusmiratzea: estatua atxikita egon zen eskaileraren zutabea, lehen aztarna eman zien selandria.
Emiliek inguruan izandako giroa ezagutu nahi zuen: David, Jonas eta Annikak uda osoa emandako eta hainbeste emozio elkarrekin hartutako lekua.
Bai, eskutitz-bildumaren ingurunea ezagutu nahi zuen.
Bazekien ez zituztela sekula erabat ulertuko Andreas, Emilie eta Magdalena, baina haiengana hurbildu nahi zuen ahal zuen guztian, eskutitzekin zer egin erabaki baino lehenago.
- Hau emozioa!
- Selandria egipziarra!
- Elizan prestatzen ari garen abestiko lore urdina.
- David..., gogoratzen nola etorri zitzaizkigun hitzak ezpainetara:
Lindrothek dena ikusi eta bizi nahi zuen.
Gelditu eta zutikako erlojuari erreparatu zion.
Haren tik-tak hotsa entzun, eta erritmikoki zebilela egiaztatu zuen.
Emilieren gelara igo, eta estatua egondako jarlekua ikusi zuen.
Jonasek zoruko ohola altxatu, eta gutunak aurkitutako gordelekua erakutsi zion.
- Gutunen ingurukoa ardura itzela da guretzat
- Buruz dakit Emiliek azken gutunean esandakoa: Hala ez balitz, eskutitzok nirea bezain garai ero eta hutsalean agertuko balira, orduan zera eskatzen diot kutxa aurkitu duenari: bere lekuan utzi dezala berriz kutxatxoa
Kanpoan, iluntzen ari zuen.
Emilieren leihoaren bestaldean urdin argi-argiko zeru distiragarria ikusten zen.
Ilgora zegoen.
Lindrothek, leiho aldera inguratuta, kanpora begiratu zuen.
- ...nirea bezain garai ero eta hutsalean
- Hitz horiek gaur ere idatz zitezkeen, Annika.
- Horixe bera uste dut nik