XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKAL LEXIKO ETNOGRAFIKOA-n hildakoaren familiaren bizimaila ekonomiko-sozialaren arabera aldakorrak diren ofrenda desberdinak aipatzen direnean, gogoan ditut lehen-lehen mailako, lehen mailako, bigarren eta hirugarren mailako hiletak, zeinak gure herri eta hirietan ospatzen ziren, bakoitzari zegozkion ordu jakinetan.

, dio Ramos Azkarate Otegi poetak, Galtzaundi- ren letra sonatuan.

Ramos Azkarate Tolosan hil zen, 1904ean.

Ildo beretik zihoan, jakin dudanez, gorpua eramateko Tolosan jarraitze ibilpidea ere, zeina aldatu egiten bait zen hileta batzuetatik besteetara, kategoriaren arabera.

Hortik zetorren herrian jendeak aldarte onez eta isekaz esatea: Honek badik, honek badik, goazen Korreo Kaletik; honek ez dik, honek ez dik, goazen Arpauso Kaletik, besteak baino apalagoa bait da.

Gaur eguneko tolosar bakar batek ere ezagutu ez duen ohitura da hau.

Ahoz aditzera eman zidatelako jakin izan dut honen berri, hain zuzen ere hileta-ibilpide desberdin hau ahantzerazten saiatu zen baten ahotik gainera.

Etxe industria eta jai-ospakizun batzutan ezezik, aintzinako baserri-bizimoduaren oroitzapen-arrastoak alor desberdinetako xehetasun ugaritan ere aurkitzen ditugu.

Xehetasun hauek haurkeriak dirudite begiratu baterako.

Adibidez, hiri giroan bizirik dirauten baserri-garaiko hondakin edo oroitzapen dira famili ezizenak; gogoan ditut Tolosan erbianekoak, beleanekoak, otsuanekoak.

Gauza bat gehiago ez erabiltzeak, ogibide bat baztertzeak, lan-teknikan sortutako berrikuntzak, zenbait ohituraren aldaketak, eta hau gaur egunean era agurotu eta errotikakoan gertatzen da, hitzen galera dakar, lexikoaren pobretzea eragiten duena.

Aipaturiko honetaz izan dudan kezkak bultzaturik, berriz diot, ez dela gaurkoa, burutu dut EUSKAL LEXIKO ETNOGRAFIKOA.

Emango ditut zabalago gogoeta hauek.

Gure mendi-ibarretan zehar ibili den gurdiaren ordez, garraia-gailu modernoagoak ageri zaizkigu orain bideetan.

Baina baserriko gurdia ez da bakarrik baztertzen ari, garai batean ezagunak eta usadiozkoak ziren hitzez beterik doa.

Ikus ditzagun beste adibide batzu.

Burdin-olak aipatuak ditut, aspaldi samarreko neure hitzaldi bat gogora ekarriz.

Ihauteriekin ere beste horrenbeste gertatu da.

Ezin uka gizonarentzat garrantzi handia izan duela Ihauteriak; aintzina, hiri, auzategi, kale eta basetxe gehienetan ospatu ohi ziren karnabal-jaiak.

Iñaute-jaiek, festakizun hauek ospatzen diren egunek, aurpegia estalirik jendea ibiltzen zeneko egunek itxurakeretako panpinen izenek, badute barnean beren aberastasuna eta handia gainera, ondoren ikusi ahal izango dugunez.

Eta zer esan nezake haratuztetik (carnestolendas), imintzio edo komeria gutxiasko barregarriago aukera bikaina eskaintzen duen horretatik, benetako eta ezin eragotzizkoa den heriotzaren gertaerara igaroz gero?.