XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oso asmakari sinplea da, baina bitxia eta baliagarria aldi berean.

Eskilara honen interesgarritasuna beronen oinean dago, mugikorra bait da eta edozein zolatara egokitzen da.

Garrastea hau arbolatik fruituak biltzeko erabiltzen da gehienbat.

Lurra maneatzeko lanabes batzutan erabiltzen den ganadu-indarrak uztarrira garamatza.

Euskal uztarria adarretakoa da, garrondoan ezartzen da eta adarrei tinkatzen zaie.

Lan bat baino gehiago egin da euskal uztarriari buruz, beraien artean garrantzi handikoa da Telesforo Aranzadik egina: du izenburua eta 1905ean argitaratu zen Donostian Imprenta de la Provincia-n.

Lerro hauek idazten ari dena ere arduratu izan da behin baino gehiagotan euskal uztarriaz.

Gogoan det Aramaionako buztarrigiñe, Gantzaga auzategiko Liñatza baserriko Basilio Ugarte, Asteasuko uztargilleak (Jose Inazio Iraola eta Eulogio, beronen semea) eta Biguezalgo Eugenio Redín Recalde, Saturnino Vidán Ruiz de Gordoa, Ullibarri-Aranakoa, Luzaideko Pedro José Auzki, Ventasko auzategian eskalapinak eta buztarriak egiten zituena.

Artisau hauen lantokia sarritan abere-jabearen etxea izan da.

Kasu honetan normalean bezeroak jarri izan du zeregin honetarako beharrezkoa zen zura.

Zur zati bakarretik, gehienetan pagotik, ateratzen zen buru bakarrarentzakoa ez da gehiegi erabili izan gure baserrietan.

Idientzako bikoa behientzakoa baino zenbait handixeagoa izan ohi da.

Lau adartoki, beste hainbeste irtengune eta bi ganbela ditu.

Erdiko zuloa edo kurtere-zuloak kanpaiera piska bat du.

Uztarriaren kanpo-aldeak motibo desberdinetako tailak izan ditzake, adibidez, landareak, gurutzak, edo idi-buru estilizatuak, begizkotik gordetzeko azti indarrak bait dituzte.

Taila hauek dira euskal uztarriaren ezaugarrietako batzu.

Esan beharra dago, halaber, uztarria estaltzeko azkonarraren larrua ere erabili izan dela.

Animalia honek begizkoa sortzen zien idiei eta beronen larrua arao gisa erabili izan da.

Behe-suko sukaldera sartzen bagara kapitxaliak (Urdiñarbe) kapitxuliak (Ibarreko S. Justo), eta suburdina (Baigorriko Doneztebe).

Badakigu nolako garrantzia izan duen gaztainaren fruituak garai batean euskaldunon elikaduran, baserrikoan batipat.

Esan dudanari buruzko jakingarri argi-emaile gisa esango dut matxinoen (1766) erreibindikazioetariko bat gaztaina hamarrenaren exakziopetik jaregitea zela.

Lagatza eta labatza (Berastegi), laratza (Eskiula, Larrañe), labatza (Uztaritze) deritzanetik zintzilik dago gaztainak erretzeko erabiltzen den danbolin birakaria eta sartana (Leitza) izenez ezagutu ere.