XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1. Goizean goiz Urriko goiz bat zen. Jones andrea gosaria prestatzen ari zen sukaldean.Bostetan jaikia zen.
Bere erlojuari begiratu zion.
Peter esnatzeko ordua zen.
- Peter, Peter. Seiak dira. Jaiki!- oihu egin zuen eskaileretan gorantz.
Peter esnatuta zegoen ordurako.
- Zer? - galdetu zuen.
- Seiak dira!- oihu egin zion amak.
- O, ongi da - erantzun zion Peterek.
Amak prestatutako gosariaren usaina hartzen zuen.
Astiro-astiro ohetik irten eta bainugelara joan zen.
- Peter! - oihu egin zuen amak berriro.
- Bai, ama. Ongi da. Jaikita nago - erantzun zion Peterek bainugela barrutik.
Bizkor garbitu hotz egiten zuelako eta logelara itzuli zen.
- Peter, prest duzu gosaria - esan zuen gero Jones andreak.
- Bai, ama; banoa - erantzun zion Peterek, janzten ari zela.
Behera jaitsi eta egongelatik sukaldera sartu zen.
- O, etorri zara azkenean - esan zion amak.
Ibili bizkor edo gosaria hoztuko zaizu bestela.
Eseri eta gosaldu egin zuen Peterek.
- Nahi duzute gehiago? - galdetu zion amak.
- Bai, mesedez - erantzun zion Peterek irribarrez.
- Nora zoaz gaur? - galdetu zion amak tea ateratzen zion bitartean.
- Ez dakit. Zer ordu da?.