XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gaizkin bat da gizon-antzean, ordea, eta guztiek ba dakite....
Hartara lotzen da bideari, itxaropenik eta uste onik ezean.
Ba doa taka-taka.
Minbizi anker batek oinazeztatzen du aspaldian eta beteriak lausotzen derauko ikusmena.
So egiozue gizagaizo horri!....
Bere gaztaroaz oroit da.
Gazte-lagunak ikusten ditu berriz, bihotzaren begiak berpizturik.
Mutil sinesle, aho garbi, belaun azkarra zen orduan, eta bizarrik ez zekarren bidar-pean.
Kristal-nigar-malkoak datozkio begira orduko zorion aratza gogoratzean.
Ondikotz! neska xarmant bat maiteegi ukan zuen....
Xarmanta zelakotz emaitzaz estali zuen: ure-petentak egin zerauzkion haren laztanen ordain-saritzat; zaiak egin zerauzkion, zedazkoak eta satinezkoak, bai eta beste gauza anitz ere, heurgi maite zuelakotz; eta azkenekotz
Udazkeneko hamabiko egunetan jaio zen haurra, eta ekaitz-egun bat izan zen haren sorteguna.
Bainan aita-ama dohakabeen bihotza are kexuago zegoen element kexatuak baino, sorgin gaizto, ikus-ezinak bildu bait ziren erditubeharrean ohe-inguruan; heien sorgintzak hala eraginik, apo-burudun sein bat sortu zuen neska
Bihotz-erdiragarri zen, benetan, buraso heien saminaren ikustea! ama baiesle izaiki, aitak, sukaldehaizto batekin haurra sarraskiturik, igandeetako eltzean egosarazi zuen; eta egosten ari zelarik, haurrak nigar-kantu egiten zuen, aintzira-bazterrean apoek egiten duten bezala!.
Buraso biok egoskina jan zuten apo-burua moztu eta kendu ondoren, jangarri ez zatekeelakoan.