XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Mirenek ez ohartua egin eta aurrera jarraitu du tinko, bezeroek utzi dioten pasabide meharretik barrena.
-Ez al du berorrek gurekin ezer hartu nahi?
Horretan ordea gelditu dira Domingoren sesio-nahiak, Mirene betoskoa agerian duen Veronicaren ondotik pasa eta eskaileretan gora agudo desagertu baita.
Domingok gustura jarraituko zuen zirika, eta Jazintoren mehatxu ezagunagatik ez balitz
-Horrela jarraitu, Domingo, eta hik uste baino lehenago hasiko haiz berriro ahuntzetara joaten
-Berdin zion, Bero.
-Zakilak ez din begirik.
-Eta beharrik nezesidadeak ere ez
HANDIK HILABETE T'ERDIRA edo, Veronica eta Maurizio sesioan aurkitzen ditugu, beste askotan bezalaxe, noizbehinka komunean eta kantinako beste zoko-mokoetan agertzen diren zizareak direla eta ez direla.
Mauriziok ez du inondik inora onartzen garbitasun faltagatik denik, Veronicak aurpegiratzen dionez, eta eguraldia aipatzen du behin eta berriro guztiaren eragiletzat.
-Beroa, iluna... Ez hasi hire nagusi alperrontzi hori bezala.
-Urteak zeramatzaagu horrela, Maurizio!