XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
-Lurrari emakumeari bezala egin behar zaiok, gozo-gozo alegia, otzan izatea nahi baduk.
-Egidak kasu, Domingo, urtetan lurra lantzen aritu nauk-eta...
-Eta beste hainbeste emakumetan, ezta?
-Tira Jazinto, ez haiz inor emakumeei nola egin behar zaien esateko, denok bezala aspaldi handitik horrelakorik dastatu gabe hago-eta.
-Herri honetan larrutan egitea mirari bat duk, motel!.
-Gizon koadrila gosetu bat besterik ez gaituk estaziokook, eta herriko neskatxek ez zigutek jatekorik ematen, ihes egiten zigutek basapiztiak edo infernuko mamuak izango baikinan.
-Dena apaiz madarikatu horrengatik duk.
-Gure kontra aritzen duk sermoi guztietan.
-Burua ederki jan ziek herriko gizarajoei.
-Don Mariano diok?
-Inuxente bat duk.
-Hona inoizka hurbiltzen duk pozoia ahotik dariola.
-Sekulakoak esaten zizkidak; jendea galbideetatik eramaten ari naizela, alfer hutsa naizela, zikina, bekataria eta beste hamaika lore.
-Ganbaratik jota zagok.
-Inuxentea izan zitekek, bai, edo zoroa nahi baduk, baina arazoa duk nire txoritxo hau
-Nola hagoen ikusita, ez duk harritzekoa orduan lurrak zuen aurrean zabaldu nahi ez izana.
-Jo ezak kanpaia noizbehinka barrenak lasaitzeko, motel, edo harrapa ezak bestela herrikoen ardietako bat, sentsazioa antzekoa dela entzun nian lehengoan!
-Hoa pikotara, zikin alaena!
-Hori probatu duanaren seinalea duk.
-Hik Loloren txerramarekin ere egingo huke okasioa izatekotan.