XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) eta pista onean jarri ninduen: tipo bat ispilu aurrean ari da bizarra kentzen, eta hasi da madarikazioka
- Eta horregatik hasi zinen bueltaka historia horrekin?
- Harrigarria!
- Ez zehazki.
- Geroztik Ruper Ordorikari entzun nion beste kanta batean, ondorio berberera eraman ninduen beste zerbait:
- Tipo bat kalean paseatzen ari da.
- Bat-batean eskaparate baten parean pasatzean bere irudia islatuta ikusi eta ikaratuta egiaztatzen du kristoren antza duela eraman ezin dezakeen senide batekin.
- Eta beharbada Ruper Ruper delako, noski, hasi nintzen historia honi bueltak ematen.
Tolosako bigarren sarrera ere Chavela ezertaz ohartu gabe pasa arren, Alberto behartuta sentitu da lehenbailehen azalpen bat ematera:
- Aizu, ni, lehen esan bezala, Tolosaraino nentorren, baina... eguraldi nazkagarri honekin ez dakit zer ematen didan...
- Hurbilduko zaitut mugaraino momentu batean...
Neska ikaragarri poztu da Albertoren eskuzabaltasunarekin:
-Baina txo, hau bai sorpresa, ez nuen horrelakorik espero, benetan eskertzen dizut, jode
- Nolako detailea!
Lotsatu egin da apur bat, (...)