XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
I. TESTUAEta egia handia da hori, noski.
Mundu honetako kontuetan bakoitzak geure iritzia izaten dugu.
Bai eguneroko gauza sinple eta arruntetan eta baita kontu inportanteagoetan ere: erlijioan, filosofian, politikan, ekonomian etabarretan nork geure ideiak eta jarrera izaten ditugu.
Batek den-dena zuri ikusten duen bitartean, besteari dena beltza iruditzen zaio eta hirugarrenari, berriz, gris kolorekoa.
Eta iritzi-desberdintasun horrek pertsonen arteko eztabaida dakar, hau da, ez-eta-bai aritzea:
Aukera ona izaten dira eztabaidak bakoitzak berea esan dezan, eztabaida gizalegez
Hau galtzen denean, ordea, eztabaida istilu bihurtzen da, istilu, borroka eta ezin konpondua...
Eta historia horren hasieran bertan
-Zergatik ez dugu, ba, jango?
-Jainkoak debekatu digulako!
-Jainkoak debekatu duela?
Bai, eta zer?
Bera bezalakoak izan ez gaitezen debekatu digu frutu horretatik jatea...
Bai eta ez, ez eta bai, jan egin zuten azkenean frutu debekatutik eta orduantxe hasi omen ziren gure neke eta pena guztiak.
Ustezko egia bati beste egia bat kontrajarriz, argitu eta osatu egiten da askotan hura.
Hipotesiak eztabaidatuz aurreratzen da jakintza.
Horretarako, ordea, zabala eta irekia izan behar da gogoa, egiaren alderdi guztiak hartzeko prest dagoena.
Eta denek ez dute horrelakoa izaten.
Begira, bestela, zer gertatu zitzaion Galileori XVII. mendean.
Kopernikoren hipotesia zuzena zela esan zuen Galileok, Lurra ere mugitu egiten dela, alegia, eta eguzkiaren inguruan jiraka dabilela.
Horrek, ordea, ordurarteko ideia guztiak hankaz gora botatzen zituen eta Inkisizioak gogor eraso zion.
Kontra egin zion gogor, zigortuko zuela mehatxatuz.
Betiko ideiak defenditzera behartu zuen.
Lurra, alegia, geldi dagoela eta Unibertso osoaren zentrua dela.
Galileok, behartuta, burua makurtu zuen