XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Erreserba natural handietan edo Ozeano Bareko koral-irla isolatuetan, ehiztaririk, arrantzalerik, Mediterraneo klubik edo saio nuklearrik ez den lekuetan, animalia
Talde gutxi-asko estuetan bizi direnek
Horrela gainerako antilopeek arriskuaren berri izaten dute. Itsasoko animaliengan, urak igorritako seinale kimiko ugari izaten da. Maskor bati itsasoko dortokak erasotzen dionean, substantzia kimiko bat jariatzen du eta gainerako maskorrek ihes egiten dute. Gauza bera gertatzen zaio zauritutako lutxoari.
Oro har, alarma-seinalea lehenbizi igorlearen espezie bereko animaliek ulertzen dute, baina inguruko beste espezie batzuek ere jaso dezakete. Igorlearengandik filogenetika-distantzia zenbat eta handiagoa izan, eraginkortasuna hainbat eta txikiagoa da.
Talde batzuetatik aurrera berriz, ez da inolako mekanismorik aktibatzen, substantziaren kontzentrazioa edozein izan arren. Seinale kimiko horiek garrantzi handia dute ur gezatan, seinale optikoari iragaten uzteko askotan uherra eta oztopoz betea egoten delako. Dena den, itsasoko espezieentzat seinale optikoak dira garrantzitsuak, urrutira ikus dezaketelako.