XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestalde, El Paisen artikulu batek ondo zioenez (33) UCD puntu honetan kontraesan huts-hutsez mugitzen da, zeren eta bere Euskal Herriko ordezkariek ahal duten guztietan Kontzertuetan duten sinismena lau haizetara zabaltzen diguten bitartean, UCDeko buruak pribilegiatutzat jotzen duten formula fiskal baten aurrean uzkur agertzen dira.

Halaz ere, Madrileko UCD Kontzertua aplikatu beharko dela aspaldidanik sinistuta dago, nahiz eta biziki saiatu, hau ahal den beranduen eta murriztuen izan dedin.

Begiratu besterik ez dago Kontzertuazko negoziaketen irikitzeari eman dizkioten luzamenduak batetik, eta euskaldunok Kontzertua errebindikatzen zuten guztietan haiek egiten zituzten erasoaldiak bestetik (Konstituzioa, Estatutuaren projektuari zentzadurak, Autonomi-Finantzapenerako lege projektua...).

Txit adierazgarria da, UCD Estatutuaren projektuaren Haziendaren atalari aurkeztu zion beste iritzien motibuak.

Egia esan, motibuak azaldu gabe ukapen borobila ematen zioten.

Honela zioen textuak, Konstituzioaren artikulu batzu (133.1 eta 133.2, 156.1, 158.2 etaa 157) aipatu ondoren: