XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Konpentsazio hau urteoro berrikusi eta aldatuko da, Nafarroako enpresei emango zaien zergarinketaren arabera.

e) Beste emaitzak.

Estatuaren eskutan gelditzen diren gasolinaren gaineko luxu-zergatik eta petrolio eta bere eratorrien gaineko zerga berezitik Estatuak bilduriko diruak ere, Nafarroaren aportapen bezala jotzen dira (22)

B) Arabako aportapen osoa Estatuari:

a) Kupo garbia.

Kupo honetaz ari nintzela, honela nioen nik, arestian idatziriko artikulu batetan: Kupoaren neurketa honoko eran egiten da: a) Zergen bilketa (bururatuena alegia) zenbateko izango den kalkulatzen da eta horri deitu ohi zaio kupo orokorra edo gordina; b) era berean, Arabako Diputazioak Estatuaren partez egiten dituen gastuak estimatzen dira (gastu hauei konpentsagarriak deitzen zaie);