XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kontzertua deserdirapen fiskaleko iskilo bezala sortua zen, eta horren arrimuan Diputazioak gastu arloan zenbait konpetentzia irabaziz joan zen bainan sekula ez, gastu desbiderapeneko forma soil bat izateari utzi gabe.

Horregatik Arabako zerga bururatuetan partzialak bateratuz kupo gordina emango dutenak Estatuaren eta Diputazioaren arteko zuzeneko negoziaketaz finkatzen dira eta beraz kupo gordina, Diputazioaren sarreren bidez finkatzen dela esan daiteke.

Eta horregatik ere, gastu konpentsagarriak Diputazioak Estatuaren partez hornitzen dituen zerbitzu publikoen konpentsazioak dira, eta kupo gordinari kenduko zaizkio.

Estatutuaren textuan berriz, Diputazioei ez zaie konpentsatzen gopuru batez haien eskutan gelditzen diren zerbitzu publikoen hornikuntz gastuengatik, baizik eta Euskal Herria da Estatuari konpentsatuko diona, Komunitate Autonomoaren eskutan gelditzen ez direnengatik.

Gastu deserdirapen formula soil batetik Estatu federalista huts baten formula batetara igaro da.

Sarreretan oinarritutako kupo batetik gastuetan oinarritutako batera iragaten da.

Euskal Komunitateak bere konpetentzien hornikuntza konpentsazio mekanismo baten bidez finantziatu beharrean berezko baliabidez finantziatuko ditu.

Nondik sortu eta nori dagokion dirua hobeki ikusiko da.