XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hain zuzen ere, Lasalleren artikulu honetan egiten den azterketarik sakonena Arabako Kontzertuen pribilejioaz, hau ez dela esistitzen, Konklusiora irixten.

Artikulu mordoxka dago, gai honetaz eginak, denak zeharka kalkulatzen Nafarroak edo Arabak ordaindu behar luketena.

(Estimazioz egin ohi dira egiazko datuak argitara ez baitira ateratzen).

Ez gara, ordea, artikulu honetan bidezko kupoa kalkulatzeko erabilitako metodologia arakatzen eta azaltzen hasiko, beste gauzaren artean, orain Gernikako Estatutuarekin, kupoa kalkulatzeko modua aldatuko baita (19).

Edozein moduz ere, pribilejioaren eztabaidagai hau bertan utzi baino lehen, batzutan hau existitzen dela agerarazteko erabili den metodo bat salatu nahi nuke.

Askotan konparatu izan dira erregimen komuneko legegintza eta Arabakoa edo Nafarroakoa, eta hor dauden tipo ezberdinengatik (jeneralean hauetan tipiagoak) ondoraztatu izan da hauetan presio fiskala txikiago zela.

Hona zer erantzuten zion honi gerla-ondoko Diputazioko lehendakaria zen F. Aranburuk: